Edukira joan

San Diegoren Glorieta (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′44″N 5°59′31″W / 37.3789476°N 5.991865°W / 37.3789476; -5.991865
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Diegoren Glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′44″N 5°59′31″W / 37.3789476°N 5.991865°W / 37.3789476; -5.991865
Map

San Diegoren Glorietak, Sevillako Maria Luisa Parkerako sarreretako batean kokatua Espainiako Plazatik, 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketan, sarrera nagusi funtzioa egiten zuen.

Bere izena, hala deituriko frantziskotar oinutsien antzinako komentu batetik dator. XVIII. mendetik utzia zegoen, ontze lantegi bezala erabilia XIX. mendearen lehen urteetan, eta, mende honen erdialdetik 1883 arte (urte honetan bota zelarik), San Telmoko jauregiaren zalditegi funtzioak egin zituen. Bere tokian, Erakusketako Kasinoa eta Lope de Vega Udal Antzokia eraiki ziren (Sevillaren pabiloia Iberoamerikar Erakusketan).

Bertako gauzarik erakargarriena, magnolia erraldoi batek ezkutaturiko eta irudiz apaindutako erdi ezkutatua dagoen iturria da, Hispania maiestatetsu bat irudikatuz espainiar erregetzaren armarriarekin eta hiriko NO8DO ospetsuarekin, Espainia sinbolizatzen dutena, lehoi batekin lagunduta. Albo banatako irudi alegorikoek, aberastasun izpirituala irudikatzen dute (bere eskuineko eskuan Andre Maria Guztiz Garbiaren irudi bat daraman tunikadun gazte eran) baita materiala ere (mahats sorta bat eta galburu batzuk daramatzan emakume bezala. Iturriko zurrutada, urak gordetegi handiago batera daramatzan alderantzikatutako maskor batetara doa.

Hemendik gertu, Arrazari Monumentua dago.

1929an egin zuten zenbait egilek: arku hirukoitza, Vicente Traverrek egina da, erdiko irudia, Manuel Delgado Brackemburyrena, eta, alboetako hutsunetan ikus daitezkeenak, Enrique Pérez Comendadorrenak.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]